XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donosti-aldekoak, 124 lagun dira; Goierri'koak, 44; Bidasoa aldekoak, 41; Urola kostaldekoak 27; Deba be aldekoak, 18 eta Deba garaikoak, 1.

Euskeraz ez dakitenak, euneko 52; gutxi dakitenak, euneko 16; zerbait dakitenak, 15; eta dakitenak, 16.

Geienak haschis artuaz asten dira, gero heroinarekin jarraitzeko.

Haschisekin asten diranetan, euneko 70 ikasle dira; lanean dabiltzanak, euneko 21 eta lanik gabe daudenak, euneko 8.

Euneko 52 haschis artzen 15 urterekin asi ziran eta ordurako, tabernetan alkola edaten zuten.

Droga asieran geienei adiskideren batek eskeñi zion: euneko 86.

Heroina artzen, 15-16 eta 20-21 urte tartean asi dira, baiña oietan ikasleak euneko 23 besterik ez dira; erdiak lana egiten dute eta beste irutik batekoa lanik gabe dago.

Ikasketak gazterik uzteak droga artzean zer ikusia ba-du.

Baiña ba-da 15 urterekin haschis eta 16 urterekin heroina artzen asi dan beste talde bat ere.

Beste talde bat, berriz, haschis 17 urterekin eta heroina 20'rekin asitakoa.

Goian esan ditugun zenbakietan, lanean diardutenak euneko 50 dirala ikusi degu, baiña oietako geienak, aldiko lanean eta kontratorik gabe zeuden eta, gaiñera, lan bereziak egiten ez dakitenak.

Asieran droga adiskideren batek ematen badu'ere, erabat artzen asitakoan, oizko saltzailleen eskutik erosten dute.

Droga erosteko bear duten dirua, lau eratara sortu dute: irutik batek, droga salduz; lanetik ateratako diruarekin, erdiak baiño geiago; lapurreta bidez, batez ere beren etxeetan lapurtuz; banaka batzuk, oni tari zorrak eginaz.

Geiena artzen dan droga, haschis da; heroina ondoren; astean bein, euneko 90'ek Speed, marihuana eta kokaina, baiña noizean bein bakarrik, trilitrate, extasis eta crack bezela.

Kokaina eta extasis artzea ugaritzen doa eta metadona ta trilitate gutxitzen.

Kalean eta zenbait etxe eta pub'etan erosten dute eunetik 90'ek.

Droga artzeko biderik nagusiena, indizio bidez da: euneko 93'k. Batzuk sudurretik.

Irutik bi, irutik zortzi urte bitartean drogaren menpean egonak dira, baiña azken aldian datoztenak, ainbeste urtetan egon aurtetik, Gizakia elburu'ra datoz; ala, erdiak, bost urtetara iritxi gabeak dira.